herri eta historia
baten isla da,
izateko eta gastronomia
bizitzeko modu baten isla.
Webgune hau CULINARY NATION egitasmoaren ataria da.
CULINARY NATION nazio irekia da, mugarik gabea eta hizkuntza unibertsal bat duena: zaporearena. CULINARY NATION Euskadi da, lurralde pribilegiatua esparru gastronomikoari dagokionez. Sukaldaritza garaikidearen historian, hamaikatxo eragile eta mugimendu garrantzitsuren sehaska izan da, bikain asko izan ere. Erroei lotuta, euskal sukaldaritzak tradizioa eta abangoardia bateratzen asmatu du, baita joerak markatzen eta inspirazio-iturri izaten ere.
Asko dira CULINARY NATION honetako paisaia osatzen duten elementuak: itsasoz, mendiz eta haran emankorrez osatutako konbinazio bereziak, lagunartean elkartzeko espazio komunen konfigurazioa, jan-edan oparorako zaletasuna, gertuko produktuarekiko errespetua, bikaintasunerako eta eraldatzeko bokazioa, baina baita nortasunaren eta sorkuntzaren arteko harremana, edota lankidetzaren eta elkarlanaren artekoa ere.
Lege-oharra
Titularra
Gizartearen Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Legeak (uztailaren 11ko 34/2002) dioena betez, jakinarazten dizugu www.theculinarynation.com atariaren jabea (aurrerantzean, theculinarynation) honako hau dela:
- Basque Culinary Center Fundazioa
- Erregistroko datuak: F-253 Fundazioen Erregistroa
- IFK: G-20998100
- Helbidea: Juan Avelino Barriola pasealekua 101, 20009, Donostia (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 574 500 / Faxa: 943 574 502 / E-posta: info@bculinary.com
Erantzukizunak eta bermeak
BCCFk ez ditu bermatzen theculinarynation gunean bildutako edukiaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edota zehaztasuna; hortaz, ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik, zuzenekorik edo zeharkakorik, erabiltzaileak edukiotan baliagarritasun-iruzurretik edota itxaropenetatik eratorritako era guztietako kalte-ordainen gainekorik.
BCCFk adierazten du hartu dituela webguneak egokiro funtzionatzeko neurri tekniko eta antolaketako guztiak, baita birusak eta bestelako osagai kaltegarriz gabetzekoak ere, betiere bere aukeren eta teknologia-baliabideen araberakoak. Nolanahi ere, ezin ditu bere gain hartu honako ardura hauek: (a) theculinarynation atarian jasotako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta baliagarritasuna; (b) edukietan akatsik ez izatea edota gerta litekeen beste edozer hutsegiteren zuzenketa; (c) birusik edo/eta bestelako elementu kaltegarririk ez izatea theculinarynation atarian; (d) hartu diren segurtasun-neurrien menderaezintasuna; (e) theculinarynation atariko segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalte-galerak.
Pribatutasuna
theculinarynation atariak ez du datu pertsonalik jasotzen formulario bidez. Harremanetarako helbidea: info@theculinarynation.com
Datu pertsonalak zure eskabideari erantzuteko bakarrik erabiliko dira, eta ez merkataritza-xedeetarako.
Cookieen politika
Webgune honek cookieak baliatzen ditu; hau da, testu-artxibo txikiak, nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean biltegiratzen dituenak.
Haien helburua eskainitako zerbitzua hobetzea eta pertsonalizatzea da, baita nabigatzen laguntzea ere. Hala, cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta ordenagailu batekin lotzen dira. Garrantzitsua da nabarmentzea cookieen erabilerak ez duela ematen erabiltzailearen datu pertsonalik.
Gure webgunean nabigatzean, gure zerbitzariak cookieak ezagutuko ditu, eta informazioa emango digute azken bisitan aukeratu zenuen hizkuntzari buruz.
Halaber, theculinarynation atarian Google Analytics erabiltzen dugu, gunearen errendimendua berrikusteko eta ebaluatzeko. Google Analytics etxearen cookieek hainbat eratako informazioa gordetzen dute:
- – zer orri bisitatzen dituzun theculinarynation atarian eta zenbat denbora ematen duzun haietan;
- – webgunera nola iritsi zaren;
- – webgunearen barruko nabigazioa.
Gerta liteke atari honetako artikuluek eduki txertatua edukitzea (bideoak, gizarte-sareetan partekatzeko botoiak eta abar). Beste webgune batzuetatik hartu eta webgune honetan txertatutako edukia jatorrizko webguneko edukia bezalakoxea da.
Baliteke webgune horiek zuri buruzko datuak biltzea, cookieak erabiltzea, hirugarrenen segimendua txertatzea eta txertatutako edukiarekin izandako interakzioa gainbegiratzea, baita txertatutako edukiarekin izan duzun interakzioari buruzko segimendua ere, baldin eta kontu bat badaukazu eta webgunera konektatuta bazaude.
Nabigatzaile gehienek modu automatikoan onartzen dituzte cookieak, baina, nahi izanez gero, ordenagailuko nabigatzailea konfiguratu dezakezu oharra egiteko cookieak jasotzen dituzunean eta, hala, disko gogorrean ez instalatzeko.
Doikuntza horiek nabigatzailearen menuko “Aukerak” edo “Lehentasunak” ataletan egoten dira eskuarki. Informazio gehiago eskuratzeko:
Chrome
Cookiak baimendu, ezagutu, blokeatu edo ezabatu Chrome nabigatzailean →
Mozilla Firefox
Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean →
Internet Explorer
Nola konfiguratu cookie-ak Google Explorer nabigatzailean →
Safari
Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean →
Copyright
Jabetza-eskubideak
BCCF da theculinarynation ataria osatzen duten elementu guztien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen titular, marka, izen komertziala eta adierazgarria barnean hartuta. Egile-eskubideek babestuta daude bereziki diseinu grafikoa, iturri-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webgunean jasotako bestelako elementuak.
theculinarynation atarian sartzeak edo nabigatzeak inola ere ez du esan nahi BCCFk zatika zein osorik ukatzen, transmititzen edota baimentzen dizkionik jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak erabiltzaileari erabilera pertsonalerako.
Hori dela eta, erabiltzaileak aitortzen du theculinarynation atariaren jabetza industrialaren eta/edo intelektualaren eskubideak haustea izango dela atariko edukiak osorik edo zatika erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, jendaurrean ematea eta, oro har, beste nolanahi ustiatzea, edozein bitarteko baliatuta, horretarako ez badu BCCFren berariazko eta idatzizko baimena.