Janariarekiko pasioa
Euskadiko herritarren bizimodua janariaren bueltan egituratzen da. Nahikoa da gure herri eta hirietako kaleetan ibiltzea, bisitariek ikus dezaten zer-nolako pasioz bizi duten euskaldunek gastronomiaren eta sukaldearen mundua, zer-nolako harreman estua duten harekin.
Nonahi ikusten dira jatetxe tradizional, moderno eta abangoardistak, berrikuntzaren eta sukaldaritzako bikaintasunaren tenpluak, goi-mailako kalitateko produktuekin; elkarte gastronomikoak, sukaldaritzaren adiskideak eta maiteminduak elkartzeko tokiak, mahai baten inguruan probatzeko, lehiatzeko edota, besterik gabe, juntadizoa egiteko tokiak; ehunka taberna barra-gainak pintxoz gainezka dituztela, miniaturako eta kalitatezko sukaldaritza herri-giro informalean dastatzeko…
Euskadin, gastronomia ez da jate hutsa, askoz ere gehiago da. Kultura da, izateko modua, partekatzekoa.