• Skip to content
  • EN
  • ES
  • EUS
  • FR
  • Lurraldea
  • Euskal gastronomia
  • Proiekzio soziokulturala
  • Balio partekatua sortzen
  • Pil-pilean

Culinary Nation

  • EN
  • ES
  • EUS
  • FR
Share
Tweet

Kantauri itsasoaren ertzean

Euskadi herrialde txikia da, 7.234 kilometro koadroko zabalera du eta Kantauri itsasoaren ertzean dago. Bi ordu nahikoa dira iparraldetik hegoaldera edo ekialdetik mendebaldera zeharkatzeko, baita lurralde txiki honen eta hiriburuen bertuteak ezagutzeko . Gertutasun horri esker, bertako biztanleek harreman estua lortu dute, lankidetzan oinarritua.

Euskadiko orografiak klima heterogeneoa eragiten du, baina onbera. Berde-tonalitate zabal batek koloreztatzen ditu Euskadiko mendiak eta haranak, eta padurekin, itsaslabarrekin, hondartzekin eta Kantauri itsasoko urdintasunarekin nahasita ageri dira. Konbinazio horrek nabarmen eragin du lurralde honetako biztanleetan, haien izaeran eta nortasunean.

Lurraldea 1 / 11
Erakutsi guztia