© Martín Berasategui
Tradizioa eta abangoardia
Euskal sukaldaritzak, gaur egun, tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu. Tradizioa, gure arbasoen egiteko moduak errespetatzen dituelako. Eta berrikuntza, berriz, sukaldaritza-prozesuak berritzen eta lehengaiak hobetzen dituelako.
Euskal sukaldariek etengabe jarraitzen dute proposamen berriak prestatzen, guztia ere berrikuntza, sorkuntza edota teknika aplikatuz, eta, batez ere, produktu berriak txertatzea eta zientziarekiko hurbiltasuna oinarri hartuta.
Gaur egun, Euskadi lurralde irekia eta modernoa da, leku aparta egiazko gastronomia topatzeko, bai tradizionala, bai abangoardista.