• Skip to content
  • EN
  • ES
  • EUS
  • FR
  • Lurraldea
  • Euskal gastronomia
  • Proiekzio soziokulturala
  • Balio partekatua sortzen
  • Pil-pilean

Culinary Nation

  • EN
  • ES
  • EUS
  • FR
Share
Tweet

Euskal Sukaldaritza Berriaren garapena

1970eko hamarkadaren amaieran, Euskal Sukaldaritza Berria izeneko mugimendua hasi zen sortzen, euskal sukaldari-talde baten inplikazioarekin. Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana buru zituztela eta taldekide guztien inkonformismoak bultzatuta, errezeta-liburu gisa jasotako legatua berreskuratzea erabaki zuten, eta, horrezaz gain, euskal sukaldaritzaren oinarriak kuestionatzea ere bai.

Arzak, Subijana, Arguiñano, Idiáquez, Fombellida, Gómez, Iza eta Mangas, Kintana, Castillo, Roteta, Zapirain eta Irizar izan ziren erronka berriaren gidari, eta, elkarrekin lankidetzan, sukaldaritza osasungarriagoa, modernoagoa eta berritzaileagoa sortzeko apustua egin zuten. «Pentsamendu-korronte» horrek sukaldaritzaren garapena ekarri zuen, eta, lehendabizikoz, kultura-mailara eraman zuten.

Euskal gastronomia 7 / 12
Erakutsi guztia