Euskal sukaldaritza berrasmatua
Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martín Berasategui, Hilario Arbelaitz, Karlos Arguiñano eta tankerako sukaldarien ibilbide paregabeari belaunaldi berrien erreleboa iritsi zaio; horien artean, nabarmentzekoak dira Andoni Luis Aduriz, Eneko Atxa, Josean Alija, Álvaro Mina, Elena Arzak, Aitor Elizegi, Rubén Trincado, Diego Guerrero eta Íñigo Lavado. Eta ez dezagun ahaztu Bittor Arguinzoniz sailkaezina, Atxondoko Etxebarriko parrillaren erregea , mundu zabalean eskola sortzen ari dena.
Talentu gaztez osatutako belaunaldi berri hori ez da mugatu XX. mendearen amaieran hasitako mugimendu horrekin bat egitera; aitzitik, ikertzen eta berritzen segitzen dute, euskal sukaldaritza mundu osoan erreferente gisa posizionatzeko.