Nazioarteko erreferentzialtasuna sukaldaritzako prestakuntzan
Ez da harritzekoa Euskadin egotea elikaduraren eta gastronomiaren arloko zentroetan garrantzitsuena, mundu osoan erreferentzia dena: Basque Culinary Center. Europa osoan dagoen mota honetako proiektu bakarra da; Mondragon Unibertsitateari lotutako Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta Elikadura eta Gastronomiako Ikerketa Zentroa batzen ditu.
Zentro akademikoaren xedea gastronomiaren potentzial sozial eta ekonomikoa garatzea izango da, kontzepturik zabalenean; horretarako, goi-mailako prestakuntza eskainiko du, eta ikerketa, berrikuntza eta sustapena bultzatuko ditu gastronomiaren eta elikaduraren alorrean. Izan ere, gaur egun, gastronomiak berekin dakartza plazera, kalitatea, osasuna eta jasangarritasuna